Johann Sebastian Bach

Johann Sebastian Bach (Eisenach, 1685eko martxoaren 31greg./martxoaren 21ajul. - Leipzig, 1750eko uztailaren 28a) Barrokoko alemaniar konpositore eta organo-jotzailea izan zen, historiako musikari familia onenetariko baten kidea. Inoiz izan den konpositore handienetakotzat hartzen da askotan, haren lanen edertasunagatik ez ezik, kopuruagatik ere bai. Hortaz, inspirazio iturri izan zen hainbat musikarirentzat, hala nola Mozart, Mendelssohn, Schumann, Liszt, Brahms, Mahler edota Schönberg.

Bachen konposizioek, hala sakratu nola sekularrek, abesbatza, orkestra eta instrumentu bakarlarientzakoek, Barrokoaren sorkuntza-ildo ugari bildu zituzten eta aro hori bere heldutasunera eraman. Forma berririk sortu ez bazuen ere, alemaniar estiloa aberastu egin zuen, kontrapuntuaren teknikaz, harmoniaren eta motiboen antolamenduaren gainean zeukan kontrol paregabeaz, eta atzerriko (batez ere, Frantzia eta Italiako) erritmo eta formen egokitzapenaz.

''Brandeburgoko kontzertuak'', ''Das wohltemperierte Klavier'', ''Meza si minorren'', ''Nekaldia San Mateoren arabera'', ''Musika eskaintza'', ''Fugaren artea'', ''Goldberg bariazioak'' eta Tocata eta fuga re minorren haren lanik ezagunenetako batzuk dira. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 4 emaitzak -- 4 bilaketa honetara 'Bach, Johann Sebastian, 1685-1750.', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
  3. 3
    Argitaratua 2001
    Beste egile batzuk: ...Bach, Johann Sebastian, 1685-1750...
    Location: Marian Library, University of Dayton
    CDa Entzunezkoa
  4. 4
    Argitaratua 1999
    Beste egile batzuk: ...Bach, Johann Sebastian, 1685-1750...
    Location: Marian Library, University of Dayton
    CDa Entzunezkoa