Sebastian Münster
Sebastian Münster (Ingelheim am Rhein, 1488ko urtarrilaren 20a - Basilea, 1552ko maiatzaren 26a) alemaniar kartografo eta kosmografoa izan zen.1505ean Frantziskotarren Ordenan sartu zen eta lau urte geroago monasterio batean. 1518an Tübingengo Unibertsitatean ikasketak amaitu zituen. 1529an Ordena utzi zuen eliza luteranoko Basileako Unibertsitatean irakasle plaza bat onartzeko. Hebreera irakaslea izan zen eta Hebrear Biblia argitaratu zuen.
''Grammatica Chaldaica'' (Basilea, 1527), ''Dictionarium Chaldaicum'' (1527) eta ''Dictionarium trilingue'' latinez, grekoz eta hebreeraz argitaratu zituen. 1536an Europako mapa (''Mappa Europa'') bat argitaratu zuen. 1540an Ptolomeoko Geografiaren latinezko edizio bat argitaratu zuen.
1544koa da bere ''Cosmographia'', , 24 edizio izan zituen munduko mapa. XVI. mendeko liburu ezagunenetako bat izan zen, eta Hans Holbein Gaztea, Urs Graf, Hans Rudolph, Manuel Deutsch eta David Kandel artisten xilografiak zituen, baita lau kontinenteetatik bereizitako mapak ere.
1551n Rudimenta Mathematica argitaratu zuen eta hurrengo urtean izurriak jota hil zen. Wikipediatik informazioa lortu
-
1nork Münster, Sebastian, 1489-1552Location: Paul Bechtold Library, Catholic Theological Union
Argitaratua 1556
Liburua -
2nork Münster, Sebastian, 1489-1552Location: Paul Bechtold Library, Catholic Theological Union
Argitaratua 1556
Liburua -
3nork Anghiera, Pietro Martire d', 1457-1526Beste egile batzuk: “...Münster, Sebastian, 1489-1552...”
Argitaratua 1577
Location: John J. Burns Library, Boston College
Liburua